CoPsoQ - Zeintzuk gara

banner video

Itzulpena azkena

Zer da ISTAS?

ISTAS (Lan, Ingurumen eta Osasuneko Institutua) fundazio tekniko-sindikal bat da, CCOO (Langile Komisioetako Konfederazio Sindikalak) sustatua eta helburutzat daukana lan baldintzak hobetzeko, ingurumena babesteko eta langile guztien osasuna sustatzeko jarduerak bultzatzea.

Bartzelonan egoitza duen Lan Antolakuntzaren eta Osasunaren Erreferentzia Zentroa (Centro de Referencia en Organización del Trabajo y Salud) 2000ean sortu zen, esku-hartze tekniko eta sindikala bultzatzeko eta, bide horretatik, lan antolakuntza osasungarriagoa lortzeko.

2003an, Estatu espainiarrari egokitu genion arrisku psikosozialak ebaluatzeko eta prebenitzeko CoPsoQ tresna.

Ondoko hauek osatzen dute Lan Antolakuntzaren eta Osasunaren Erreferentzia Zentroko (Centro de Referencia en Organización del Trabajo y Salud) lantaldea:

Rosa Andrés López
Clara Llorens Serrano
Salvador Moncada Lluís

Zer da CoPsoQ?

Danimarkan sortua izan arren, CoPsoQ nazioartean  erabiltzen den tresna bat da, arrisku psikosozialak ikertzeko, ebaluatzeko nahiz prebenitzeko balio duena. National Research Centre for the Working Environment erakundeko ikerlari talde batek garatu zuen 2000.

Gaur egun oso hedatua dago nazioartean; Danimarkaz gain, baliozkotuta dago baita ere Espainian, Alemanian eta Txilen eta baliozkotzeko prozesuan dago beste hainbat herrialdetan, hala nola, Txinan, Iranen, Frantzian edo Belgikan.

Tresna horren bilakaerari eta egoerari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, honako hauek irakurtzea gomendatzen dizugu:

Kristensen TS. A questionnaire is
more than a questionnaire

Scand J Public Health, 2010; 38 (Suppl3): 149-155

Nübling M, Burr H, Moncada S, Kristensen TS. COPSOQ International Network: Co-operation for research and assessment of psychosocial factors at work. Public Health Forum 2013

 

Non gauden?

ISTASen Lan Antolakuntzaren eta Osasunaren Erreferentzia Zentroak (Centro de Referencia de Organización del Trabajo y Salud)  Kataluniako CCOOren egoitzan dauzka bere instalakuntzak:

Via Laietana, 16

08003 Bartzelona

istas21.copsoq@istas.net


Ikusi Kataluniako CCOO mapa handiago batean

 

Desarrollo web: